Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

Kontxako hondartzaren itxiera ordutegiak, abuztuaren 31tik irailaren 6ra

(Argazkia: Joseba Parron) (Argazkia: Joseba Parron)

COVID-19aren aurrean pilaketak saihesteko, Kontxako sarbidea mugatuta egongo da hondartza denboraldian. Sartzeko ordutegiak itsasaldien arabera zehazten ditu astero Donostiako Udalak.

Gainera, aste honetan izango dira Kontxako Bandera eta sailkatze estropadak direla eta, Kontxa pasealekua ere itxi egingo dute irailaren 2an, 3an, 6an eta 13an. Hain zuzen, estropadak “ateak itxita” egingo direla iragarri du udalak.

Honakoak izango dira itsasaldien araberako itxiera ordutegiak aste honetan:

EGUNA 1. ITSASGORA GOMENDIOA 2. ITSASGORA GOMENDIOA
Astelehena, abuztuak 31 4:30 Ez sartu 02:30-06:30 16:40 Ez sartu 14:40-18:40
Asteartea, irailak 1 5:06 Ez sartu 03:06-07:06 17:16 Ez sartu 15:16-19:16
Asteazkena, irailak 2 5:38 Ez sartu 03:38-07:38 17:48 Ez sartu 15:48-19:48
Osteguna, irailak 3 6:07 Ez sartu 04:07-08:07 18:18 Ez sartu 16:18-20:18
Ostirala, irailak 4 6:34 Ez sartu 04:34-06:34 18:47 Ez sartu 16:47-20:47
Larunbata, irailak 5 07:02 Ez sartu 05:02-09:02 19:16 Ez sartu 17:16-21:16
Larunbata, irailak 6 07:30 Ez sartu 05:30-09:30 19:46 Ez sartu 17:46-21:46

Udalak herritarren laguntza eskatu du “hondartzetan arduraz jokatzeko”, eta honako gomendioak zabaldu ditu:

  • Hondartzak eguzkia hartzeko edo bainatzeko erabil daitezke, betiere pertsonen arteko segurtasun-distantziak errespetatuz, gutxienez bi metrokoak.
  • Itsasgora baino bi ordu lehenago eta bi ordu geroago.
  • Kontxako hondartzan ez egoteko eskatzen da Kontxako sarbidea mugatuta egongo da. Eguzki klubaren parean dauden arrapala eta eskaileretatik baino ezin izango da hondartzara sartu eta bertatik irten. Gainerako eskailerak itxita egongo dira.
  • Lehenengo arrapala, Cervantes plazaren ondoan dagoena, sarrera eta irteerakoa izango da, hesien bidez behar bezala bereizita eta norabidearen berri ematen duten kartelekin.
  • Erlojuen gunean, udaletxetik hurbilen dagoen arrapala jaitsi egingo da, eta Perlatik hurbilen dagoena, berriz, irten.
  • Eskailera ireki bakarrak, Eguzkiren ondoan, baranda zentrala dute eta, beraz, bi norabideak izango dituzte.
  • Udalak jakinarazi du hondartzek, etengabe itxitako eskaileretan izan ezik, ez dutela itxitura fisikorik izango, eta, beste behin ere, hondartzek ondo funtzionatzeko erantzukizuna eskatu du.
  • Udaltzaingoak esku hartu ahal izango du neurri horiek ageri-agerian betetzen ez badira eta guztien segurtasuna bermatzeko.
HITZAkide HITZAkide