Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

Lyonek zazpigarren aldiz irabazi du Txapeldunen Liga

(Argazkia: WUCL)

Txapeldunen Ligako finala Anoetan jokatu zuten atzo Lyonek eta Wolfsburgek, eta talde frantsesak 3-1 irabazi zuen partida. Le Sommerrek, Kumagaik eta Bojrkek egin zituzten Lyonen golak, lehenengo biak lehen zatian, eta azkena partida amaitzeko bi minutu falta zirela. Wolfsburgen gol bakarra, aldiz, Poppek egin zuen, bigarren zati hasieran.

Lyonek zazpi titulu lortu ditu dagoeneko Txapeldunen Ligan, eta horietatik azkeneko bostak segidan izan dira.

HITZAkide HITZAkide