Juan Luis Goenagari buruzko atzerabegirako batek zabalduko du berriro Kubo aretoa
Ostiralean, irailaren 4an, irekiko dute berriro Kubo aretoa. Hain zuzen Juan Luis Goenaga artistaren atzerabegirako bat inauguratuko dute, eta ikusgai izango da 2021eko urtarrilaren 10era arte. Mikel Lertxundi da erakusketaren komisarioa.
Erakusketan Goenagaren 128 obra bildu dituzte, eta sei esparru tematikotan banatu dituzte: areto nagusian izango dira ikusgai horietako batzuk, artistaren sorkuntzaren irakurketa kronologiko eta ebolutiboa egin ahal izateko moduan. Halaber, beste areto batean artistaren idazlana jaso dute, eta beste aretoarekiko modu paraleloan zein autonomoan bisitatu daiteke.