Igarotako bidearen kronologia bat

Lapurdik, Arkotek eta Astillerok ez dute gizonezkoen Kontxako Banderan parte hartuko

Sailkatze_estropada Iazko gizonezkoen sailkatze estropada. (Argazkia: Irati Salsamendi)

COVID-19ak Kontxako Bandera are gehiago baldintzatu du talde batzuen positibo kasuengatik. Emakumezkoetan bi klubek parte hartzea baztertu zuten, eta horietako bat da Lapurdiko Larrun Kosta Arraunketa Kluba. Gizonezkoen taldeak ere parte hartzeari uko egin dio, PCR proben emaitzak jasotzeko zain daudelako bi arraunlari. Arkotek eta Astillerok ere ez du parte hartuko koronabirus kasuengatik. Bestalde, antolakuntzak baieztatu du Isuntzak parte hartuko duela protokoloa betetzen dutelako.

Gizonezkoen sailkatze estropadan (17:30), beraz, 24 talde izan beharrean, 21 izango dira badian ariko direnak. Hori dela eta, taldeak moldatu dituzte:

A taldea

  • Urdaibai
  • Cabo
  • Ares
  • Kaiku
  • Hondarribia
  • Isuntza
  • Santurtzi
  • Ondarroa
  • Orio
  • Zarautz
  • Zierbena

B taldea

  • Zumaia
  • Deustu
  • Getaria
  • Hibaika
  • Pedreña
  • Mutriku
  • Meira
  • San Juan
  • San Pedro
  • Tiran
HITZAkide HITZAkide