Kontxako Banderaren gizonezkoen sailkatze estropada, iruditan
Kai hutsetik atera eta hutsera sartu dira badian lehiatu diren 21 traineruak. Azkenean, zazpik baino ez dute lortu saria: Zierbena, Orio, Hondarribia, Santurtzi, Urdaibai, Cabo eta Zarautz.

Ikuslerik gabeko Kontxako Banderaren bigarren egunak badian baino ez du izan kolorea. Donostiako kaiak atzo baino talde gehiago hartu ditu, eta horien guneak txoko desberdinetan jarri dituzte. Zalerik gabe, isila izan da gizonezkoen sailkatze estropada. Klub batzuetako arduradunek kaiko leku hainbatetatik jarraitu dute erlojuaren kontrako saioa. Normalean bezala, sailkatu direnak pozik, kanpoan geratu diren batzuk triste eta beste batzuk gustura egindako lanarekin.
Donostiarrarekin batera datozen bi igandetan ibiliko diren zazpi traineruak Euskal Herrikoak dira, bat izan ezik. Zierbena, Orio, Hondarribia, Santurtzi, Urdaibai eta Zarautzen artean kokatu da Galiziako Cabo. Igandean dute lehen jardunaldia, 11:00etan hasita.
Irudi bilduma batean jaso ditugu Joseba Parron San Sebastian argazkilariak estropadan zehar egindako argazkiak:











