Ikuslerik gabeko txapeldunak
(Argazkia: Inaxio Esnaola) Merezi baino oihartzun apalagoa izan du emakumezkoen Txapeldunen Ligako azken faseak. Donostian eta Bilbon jokatu dira kanporaketak, eta finala Anoetan izan zen pasa den igandean. Olympique Lyonek 3-1 menderatu zuen Wolfsburg, eta zazpigarrenez irabazi dute Europako txapelketa. Koronabirusaren eraginez, neurketa guztiak publikorik gabe jokatu ziren. Anoeta futbol zelaiaren kanpoaldean bada horri erreferentzia egiten dion pankarta bat. Zalerik gabeko futbola ez da gauza bera, baina ez du axola. Kirolaren eta negozioaren arteko oreka hautsi zenean galdu zuen jatorrizko izaera.


