Ikasturte hasierako ziurgabetasuna
Aste honetan itzuli dira eskolara Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak. Koronabirusaren eraginez, ezohikoa izan da ikasturte berriaren hasiera, eta eskolara itzultzearen ohiko urduritasunari gehitu behar zaio pandemiak sorturiko ziurgabetasuna. Guraso eta irakasle askok eskoletan segurtasuna bermatzeko protokolo eta baliabide nahikorik ez dagoela adierazi dute. Horrela ere, goizero, gurasoek haurrak eskutik heldu eta eskolara eramaten dituzte, besteak beste, irakasleen lanari balioa ematen diotelako.