Donostia Festibalaren 'Urban' bertsioa egingo dute ostegunetik larunbatera
Donostia Festibalaren 2020ko edizioa urtebete atzeratzea erabaki ostean, honen ‘Urban’ edizioa aurkeztu dute gaur, irailaren 17tik 19ra egingo dena. Kartela Gatibuk, Ezpalakek, Hakima Flissik, Foyonek, Lemy Riverrek, Venturik, Idok, J Martinak eta Matildak osatzen dute, eta kontzertuak hipodromoan izan ordez, hiriko lau espaziotan egingo dira: Tabakalerako Kutxa Kultur terrazan, Koldo Mitxelenan, Intxaurrondo Kultur Etxean eta Dokan. Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude Donostia Festibalako webgunean.
Egitarau osoa, jarraian ikus daiteke:
Irailaren 17a, osteguna
- 20:30. Ido + J Markina. Tabakalerako Kutxa Kultur terraza.
Irailaren 18a, ostirala
- 20:00. Hakima Flissi + Matilda. Doka.
Irailaren 19a, larunbata
- 17:00. Letamina Taller. Koldo Mitxelena.
- 19:00. Gatibu + Ezpalak. Doka.
- 20:30. Lemy River + Venturi. Tabakalerako Kutxa Kultur terraza.
- 21:00. Foyone. Intxaurrondo Kultur Etxea.

