
Parketarrak egitasmoa udazkenarekin batera itzuliko da, eta Morlansko Leire plazan egingo dute, irailaren 21etik urriaren 5era. Koronabirusaren kutsatzeak ekiditeko neurri guztiak hartuko dituzte, eta 17:30etik aurrera arituko dira. Zabu-zibu programa egingo dute 3 eta 5 urte arteko haurrentzat, eta Txirrintxon programa 6 eta 9 urte artekoentzat.
Haurrek euskaraz jolastea sustatzea helburu duen egitasmoa da Parketarrak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta. Urtean hainbat aldiz egin ohi dute, hiriko auzo gehienetan.