Realeko neskek urriaren 4ko asteburuan hasiko dute Liga
Realak dagoeneko badaki modu ofizialean noiz hasiko duen Liga: urriaren 4ko asteburuan izango da. Hasiera batean, urriaren 18ko asteburuan hasiko zela aurreikusi zen, baina Espainiako Futbol Federazioak data hori aurreratzea erabaki du, Kirolen Kontseilu Gorenak protokoloa onartu eta talde guztiekin adostu ostean.
Hasiera data dagoeneko ofiziala bada ere, egutegia oraindik ez da zozketatu, eta zozketa noiz egingo den ere ez dute iragarri. Beraz, Realak apur bat gehiago itxaron beharko du Liga non eta noren aurka hasiko duen jakiteko. Hala ere, jokoari lotutako hainbat puntu aldatuko dira: talde bakoitzak bost aldaketa egin ahal izango ditu, lehen baino bat gehiago, alegia; era berean, taldeko hamalau jokalarik fitxa profesionala izan beharko dute derrigorrez, lehen hamabi baziren ere.