Zurriolako Butaka (Irailak 21)
Sail Ofizialean lehian arituko den Euskal film bakarra da Akelarre, eta haren protagonistetako bat da Amaia Aberasturi aktorea. Tessa Andonegi Zurriolako Butakako aurkezleak Aberasturi elkarrizketatu du. Era berean, Amaia Garcia Berriako kritikariak parte hartu du programan, eta besteak beste Nora eta Druk filmak izan ditu hizpide. Bestalde, Atarrabi eta Mikelats filma —Eugene Green zinemagileak zuzendutakoa— eta ostalarien protestez ere hitz egin dute Zurriolako Butakan.