Zurriolako Butaka (Irailak 24)
Telmo Esnal zinemagilea eseri da gaurko Zurriolako Butakan eta Tessa Andonegi aurkezlearekin solasean aritu da, Zinemaldian aurkeztu duen Urtzen dokumentalari buruz. Gainera, gaur jaso du Viggo Mortenseek Donostia Saria, eta haren filmari buruzko erreportajea egin du saioak, baita Gari Garaialde argazkilariaren lanari buruzko beste bat ere. Azkenik, Arkaitz Basterra Euskadi Irratiko kritikariak Sail Ofiziala errepasatuko du Andonegirekin.