Koro Mansori
Koro, ai, zuk zenbat urte
herri honen alde egiten:
Bageran mintzalaguna
euskarari eragiten,
preso ta senideen alde
zure lana ez da eten,
Gure Eskun ere fin-fin
ahal den guztia ematen.
Ez dugu erraza izango
zure erritmoa eusten,
baina jakin zazu Koro,
zintzoki dizugu esaten,
guk jarraituko dugula
era baten edo besten,
herri libre, euskalduna
eta alaia eraikitzen.
Doinua: Habanera
Dani Goñi Irazusta,
Bageraren, Gure Eskuren eta presoen senide eta lagunen izenea