"Errealitatea asko aldatu da eta egunerokoa ere bai, baina errefuxiatuen bizitza ez"
Bi aste igaro dira suteak Moriako errefuxiatuen kanpamendua kiskali zuenetik eta egoera "larria" da, Malen Garmendia Zaporeak proiektuko Lesboseko koordinatzaileak nabarmendu duenez. Hori dela eta, larrialdiko janari eta diru bilketa egiten ari dira egun hauetan Euskal Herrian.
Zaporeak proiektuaren janari bilketako bigarren eta azken eguna goizeko 9:00etan abiatu da Euskal Herriko hainbat txokotan. Atzo eguraldia ez zuten lagun izan, baina nahiko pozik zeuden jasotakoarekin. Gaur, berriz, arratsaldeko 20:00ak arte izango dira. Donostian, zehazki, Bretxan jarri dute postua.
Bitartean, Lesbosen, egunerokotasuna aldatu bada ere, errefuxiatuen bizitzak berdin dirau. Izan ere, Acnurrek kanpamendu berri bat eraiki zuen hiru egunetan, baina gabezia eta arazo askorekin. Hala azaldu du Malen Garmendia Zaporeakeko Lesboseko koordinatzaileak. Han dauden GKE desberdinen egoeraz ere hitz egin du Garmendiak:
Bideoa: Zaporeak