Antiguo Berrik bihar zabalduko ditu berriz ere ateak
Antiguo Berri zinema, pandemia aurretik. (Argazkia: Cines Sade) Martxoaren 13tik itxita egon ondoren, bihartik aurrera Antiguo Berri zinemak berriz ere ekingo dio bere ohiko jardunari. Zinemaldian dagoeneko ateak zabaldu zituzten hainbat film jartzeko. Hala ere, bihartik aurrera zinemako zortzi aretoetan askotariko filmez gozatzeko aukera izango dute ikusleek, hala nola Akelarre, Rifkins Festival eta Las Niñas.
Ateak ireki dituen azkeneko zinema areto komertziala da Antiguo Berri. Iñaki Elorza SADEko zinema unitateko zuzendariak El Diario Vasco egunkarian azaldu duenez, Zinemaldiak eragina izaten du normalean, horren ondoren ere jende gehiago hurbiltzen baita zinemara, eta aurten ere horrek laguntzea espero du.

