"Zeu irakurle, gu kontalari" ekimena martxan da
Gaur hasiko dute “Zeu irakurle, gu kontalari” ekimena Antiguako Lugaritz kultur etxean. Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako haurrei zuzendutako ekimenaren helburua irakurzaletasuna eta euskara modu ludikoan bultzatzea da. Abendura arte, Donostia Kulturaren zazpi liburutegitan egingo dituzte 45 minutuko saioak. Ekimenean parte hartzea doakoa da, baina izena eman behar da aldez aurretik, dagokion liburutegian.
Saio guztiak 18:00etan hasiko dira. Amara Berriko Ernest Lluch eta Intxaurrondoko liburutegietan astelehenetan izango da; Loiolan asterteetan izango da, bi astean behin; Groseko Okendo kultur etxean asteazkenetan izango da, hilabetean behin; Egiako liburutegian eta Liburutegi Nagusiko Haur Sailean ostegunero egingo dute; eta Lugaritz kultur etxean, berriz, ostiralero izango da.