Dokumentazioa faltsutzen zuen talde bat atxilotu dute, Maria Cristina hotelean

Maria Cristina hotela. (Argazkia: Xabier Etxabe) Maria Cristina hotela.Xabier Etxabe

Ertzaintzak bederatzi pertsona atxilotu ditu Maria Cristina hotelean, dokumentazioa faltsutzearen eta legez kontra saltzearen delitua leporatuta. Horietatik hiruri  legez kontrako dokumentu horiek prestatzea eta banatzea egotzi diete.

Polizia-operatiboa aurreko ostegunean burutu zuten. Estatu Batuetako pasaporte diplomatiko faltsu batekin erregistratu zen pertsona bat hotelean, eta bilerak egiteko gela bat kontratatu zuen. Ertzaintzak gela miatu zuen, eta ustez faltsuak diren dokumentu ugari eta diru-kopuru adierazgarria aurkitu zuten. Arma detonatzaile bat eta armaren munizioa ere aurkitu zituzten, baita dirua ere.

Atxilotuak nazionalitate ezberdinetako zortzi gizon eta emakume bat dira, 28 urtetik 50 urte bitartekoak.

HITZAkide HITZAkide