Adinekoen egoitzetako langileek manifestazioa egingo dute 11:00etan
Adinekoen egoitzetako langileen greba deitu dute ELA eta LAB sindikatuek. (Argazkia: LAB) ELA eta LAB sindikatuek deituta, greba egingo dute gaur Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek. Manifestazioa 11:00etan hasiko dute, Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoa plazan duen egoitzaren aurrean.
ELA eta LAB sindikatuek salatu dute Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileen “greba-eskubidea urratu” duela, %100eko gutxieneko zerbitzuak ezarri dituelako. ELAk “eskandalu” moduan deskribatu du Eusko Jaurlaritzaren jarrera, eta “patronalaren interesen menpe” egotea egotzi dio. Galdera bat ere luzatu dio Gasteizko gobernuari: “Nola azaldu dezake Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako egoitzak greban egonda Bizkaiko edo Arabako egoitzetan baino jende gehiago aritzea lanean?”.
LAB sindikatuak Gipuzkoa mailako hitzarmena eskatzen du, adinekoen egoitzetako langileen “oinarrizko funtzioa” aitor dezaten erregulazio baten bidez eta egindako lanaren konpentsazio egokien bidez.

