DYA Gipuzkoak kudeatuko du Gizarte Larrialdien Udal Zerbitzua
Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak Gizarte Larrialdien Udal Zerbitzuaren kontratua adjudikatu dio Gipuzkoako DYA Fundazioari. Hortaz, DYAk beste bi urtez kudeatuko du zerbitzua, eta kontratua beste bi urtez luzatu ahal izango du. Urte bakoitzeko 484.500 euro jasoko dituzte.
Zerbitzua “ezinbestekoa” dela adierazi du Nekane Arzallusek, Donostiako alkateordeak. “Udalak bat-batean sor daitezkeen egoerei lehenbailehen aurre egin diezaiekete”. Era berean, nabarmendu du urte hauetan guztietan zehar urteko 365 egunetako 24 ordutan zerbitzua ematen duten hamaika langileen lana.
Gizarte Larrialdien Udal Zerbitzua, besteak beste, segidako egoerei aurre egitea zuzenduta dago: babesgabetasuna sortzen duten premiazko arazoak; adineko zein adin txikiko pertsonei eragin diezaieketen alarma egoerak; ustekabeko egoerak direla-eta hainbat pertsonak izan ditzaketen beharrak; edo suteak zein etxebizitzen erortzea familia edo lagunak ez dituzten pertsonetan ostatu hartzeko sor ditzaketen egoerak.