Pertsona ezagunek donostiarrak Euskaraldian parte hartzera animatu dituzte
Euskaraldiko norbanakoen izen-ematea sustatzeko agerraldia egin dute goizean Donostian, eta gizarteko hainbat arlotako pertsona ezagunak izan dira han, besteak beste, Imanol Agirretxe Realeko futbolari ohia, Jone Laspiur aktorea eta Malen Dominguez Bagerako kidea.
Euskaraldiko norbanakoen izen-ematea sustatzeko agerraldia egin dute goizean Donostian, eta gizarteko hainbat arlotako pertsona ezagunak izan dira han, besteak beste, Imanol Agirretxe Realeko futbolari ohia, Jone Laspiur aktorea eta Malen Dominguez Bagerako kidea. Hedabide honek hiruekin hitz egin du, eta azaldu dute zergatik eman duten izena Euskaraldian. Era berean, herritarrak egitasmoan parte hartzera animatu dituzte, euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko.