Afrikako egoerari buruzko dokumentalak, Koldo Mitxelena kulturunean
Hubert Saubert zuzendari austriarrak zuzendutako bi dokumental proiektatuko dituzte Koldo Mitxelena kulturunean, Afrikan bizi duten errealitateari buruz.
Lehena La pesadilla de Darwin da, eta urriaren 15ean proiektatuko dute, 19:00etan. Pobrezia eta ekosistemaren suntsiketa ditu hizpide dokumentalak, besteak beste. Bigarrena We come as friends dokumentala izango da, eta urriaren 29an proiektatuko dute, 19:00etan. Sudanen kokaturiko dokumentalak gerrak suntsitutako herri bat erakusten du.
Doan ikus daitezke dokumentalak, baina ikusle kopuru mugatua egongo denez, aurrez izena ematea komeni da.