Hiriko hainbat eragilerekin batera garatutako 2020-2024 urteetarako Euskara Plana onartu du udalak

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu egin du Donostiako Euskara Plan Orokorra 2020-2024. Eneko Goia alkateak azaldu duenez, “modu parte hartzaile, planifikatu, integral eta iraunkorrean” garatu dute plana, eta nabarmendu du “udalaren nahia ez ezik, Donostiako eragileena, auzoetako batzordeetako kideena, Euskararen Kontseilu Sektorialeko kideena eta prozesuan parte hartu duten norbanakoen nahia” ere jasotzen dela planean.