Xabier Lete omenduko dute Donostian, bere heriotzaren hamargarren urteurrenean
Hamar urte dira Xabier Lete poeta oiartzuarra zendu zenetik, eta omenaldia egingo diote Viktoria Eugenia antzokian, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostia Kulturak antolatuta. Lete; gezur eta egia gurea izena izango du emanaldiak, eta hilaren 15ean, ostegunean, izango da, 19:00etan. Gonbidapenak hilaren 14ko 11:30etik aurrera eskuratu ahal izango dira, antzokiko leihatilan edo Donostia Kulturaren webgunean.
Arlo askotako 30 artista baino gehiagok hartuko dute parte omenaldian, hala nola, Anjel Lertxundik, Mariasun Landak, Eñaut Elorrietak eta Pier Paul Berzaitzek. Bestalde, Frantxi Lopez de Landatxek egin du gidoia, Nagore Plazaola aritu da ekoizpen lanak egiten eta Fernando Bernues arduratu da ikuskizunaren zuzendaritza artistikoaz.