Bisita gidatua egingo dute larunbatean 'Urgullen magalean' erakusketan
Urgullen magalean erakusketa ikusgai dago San Telmo Museoan, eta bisita gidatua egiteko aukera izango da larunbatean, 10:30ean euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz. Hain zuzen, joan den astean inauguratu zuten San Telmo Museoaren eta Foru Aldundiaren XVI. eta XX. mendeen arteko grabatu bildumetako lanak biltzen dituen Urgullen magalean erakusketa, eta urtarrilaren 17ra arte izango da ikusgai. Bisita gidatuan parte hartzeko, museoaren webgunean lekua erreserbatu behar da.