San Bartolomeko lanak aurrera doaz
San Bartolome komentu zaharrean Catalonia hotela ireki dute dagoeneko, eta inguruko lanek aurrera jarraitzen dute. Esaterako, inguruan luxuzko etxebizitzak eraiki dituzte, eta baranda zahar guztia estalita dago, bota egingo baitute. Era berean, begiratoki bat egingo dute hotelaren aurrean, eta handik Erdialde guztia eta ia hiri osoa ikusi ahal izango da. Horretaz gain, inguru horretan supermerkatu bat egitea ere aurreikusten du proiektuak, eta komentu zaharraren fatxada mantendu badute ere, atzeko aldea guztiz berritu dute.
IRUTXULOKO HITZAk hainbat argazki egin ditu lanetan, eta irudi bilduma honetan jaso ditugu: