Bertso saioa, Loiolako Erriberan
Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus txapeldunak arituko dira bertsotan Loiolako Erriberan. (Argazkia: Nerea Lizarralde) Erribertxo Kultur Elkarteak antolaturik, bertsotan arituko dira Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariak Loiolako Erriberan, urriaren 24an. Bertso saioa 12:30ean izango da Maria Zambrano plazan, eta 240 pertsonarentzako lekua egongo da. Hala ere, aurrez izena ematea komeni da, eta sarrerak lau euro balio ditu.

