Dbusen aparkaleku berriko lanak bukatzeko epea luzatu dute

Donostiako Tranbia Konpainiaren garajeko aparkalekua handitzeko lanak beste zazpi astez luzatzea onartu du Donostiako Udalak. Eneko Goiak alkateak adierazi du obra ia bukatuta dagoela, baina aparkaleku berriaren ateak falta direla. Luzapenarekin, gehienez abenduaren 14ko bukatu beharko dituzte lanak.