'Tra-tra tradizioa' kantujira egin dute gaur eguerdian. Beñat eta Unai Gaztelumendi bertsolariek auzoko ondareari kantatu diote, La Basu rap abeslariaren laguntzarekin. Musikari bizkaitarrak, azkenik, ez du etortzerik izan, baina bere ahotsa bozgorailuetatik entzun ahal izan da.