Maialen Lujanbiok eta Amets Arzallusek hartu dute Loiolako Erriberako plaza
Ekitaldi bat Maria Zambrano plazan. (Argazkia: Erribertxo) Erribertxo kultur elkarteak antolatuta, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariekin gozatu ahal izan zuten atzo, Loiolako Erriberan. 240 herritarrek bertso saioa jarraitu ahal izan zuten Maria Zambrano plazan. Segurtasun neurriak bete eta kalean kultura arnasteko parada izan zuten.


