Hiriko parkeak itxita egongo dira Eusko Jaurlaritzak ezarritako ordutegian
Eusko Jaurlaritzak pandemiari aurre egiteko onarturiko dekretua betearaziko du Donostiako Udalak. Dekretuak ezarritako ordutegia bete beharko dela esan du Eneko Goia alkateak. Horrela, hiriko parkeak –publikoak zein haur parkeak– itxita egongo dira 23:00etatik 6:00etara. Hau da, etxeratze aginduaren ordutegi bera izango dute. Alkateak adierazi du araudia betetzeko agindua eman diotela Udaltzaingoari.
Hilaren 27an adostu eta jakinarazi zituen Jaurlaritzak harturiko babes neurriak. Ordutik, Donostia itxita dago.