Euskara uharte izan ez dadin
Donostian bi hizkuntza ofizial ditugu, eta mundu zabaletik etengabe etortzen zaizkigun bisitarien hizkuntzekin bizikide izan behar duela aipatzen da behin eta berriz Donostiako Udalak markatzen dituen hizkuntza jarraibideetan. Errotulazioen kasuan, bi hizkuntza ofizialez gain, beste hizkuntza batzuk erabili behar direnean, hurrenkera hau erabiliko dela aipatzen du: euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa. Euskarari lehentasuna emanez.
Baina argazkian ikusten dugun moduan, kasu askotan ez da bermatzen. Hona hemen, uhartera joateko txaluparen postuan ageri den errotulazioa. Euskara bigarren mailan geratzen da beste hizkuntzekin batera gaztelaniari lehentasuna emanez.