'A fuego negro' behin betiko desagertu da
Abuztuaren 31 kalean egon da A fuego negro taberna 2006tik, baina tabernako argiak behin betiko itzaltzea erabaki dute. Atzo izan zuten azken eguna, eta itxiera festa moduko bat antolatu zuten, ohiko bezeroekin.
A fuego negro ez da taberna soil bat izan. Liburuek, musikak eta arteak ere lekua izan dute Oskar Gonzalezek gidatutako lokalean. Tradizioa eta abangoardia uztartu dituen gastronomia eskaini du tabernak, atea behin betiko itxi duten arte.