Herri kurduaren aldeko elkarretaratzea egingo dute

Kurdistango irudi bat. Kurdistango irudi bat.

Herri Kurduaren aldeko Donostiako Ekimenak antolaturik, elkarretaratzea egingo dute Bulebarrean gaur, 18:00etan, herri kurduaren alde. “Sei urte dira Kobanen ISIS garaitzen hasi zirenetik. Siria ipar-mendebaldeak zutik dirau turkiar eta islamiar faxismoen aurrean bestelako mundu bat eraikitzen”, adierazi dute antolatzaileek. Ondorioz, mundu mailan egindako deialdiari erantzuna emango diote Donostian elkarretaratze horren bidez.

Ondoren, 19:00etan, Ji Bo Azadiye (Askatasunaren alde) filma botako dute Principe zinema aretoan. “Rojavan egindako lehen ekoizpen handia” da filma, antolatzaileen arabera. Turkiak Diyarbakir hiriari 2015ean ezarritako setioaren aurkako erresistentzia kurduari buruzkoa da filma.

HITZAkide HITZAkide