Garbitzaile azpikontratatuek mobilizazioa egingo dute
Sindikatuek deitu dute mobilizaziora. (Argazkia: ELA) Ikastetxeetako eta Euskal Herriko Unibertsitateko garbitzaile azpikontratatuek mobilizazioa egingo dute gaur, “Oinarrizkoak gara, baina minimoetan gaude” lelopean. Haien sektoreak pairatzen duen prekaritatea salatuko dute 10:00etan, Ibaetan Euskal Herriko Unibertsitateak duen Ikasgelategiaren azpian. ELA, UGT, LAB, ESK eta CCOO sindikatuek deitu dute mobilizaziora.

