Felix Zubiak Ikasbide kultur elkartean eman behar zuen hitzaldia bertan behera geratu da
Aste honetan abiatu du Azaro kulturala Amara Berriko Ikasbide kultur elkarteak. Ordea, hilaren 12an Felix Zubiak eman behar zuen Koronabirusa eta bere bilakaera hitzaldia bertan behera geratu da. Gainerako egitaraua aurrera eramateko asmoari eusten dio elkarteak:
- Azaroak 19. Iker Karrerak Bidea ipar hitzaldia eskainiko du, ultra trail mendi lasterketen munduko erraldoietako bat. 19:30ean izango da.
- Azaroak 26. Iñigo Munduatek Euskal rockaren bilakaera hitzaldia emango du, 19:30ean.
- Azaroak 28. Bertso saioa. Oihana Iguaran eta Amets Arzallus bertsolariak, eta Itxaso Piquer gai jartzailea. 13:00etan izango da.