Igarotako bidearen kronologia bat
Klik-klak

Heriotzaz

Hil_aurretik (Argazkia: Maite Reizabal)

Noizbait galdetu diozu zeure buruari hil aurretik zer egin nahiko zenukeen? Pentsatu ezazu une batez. Zer erantzungo zenioke galdera horri? Lasai, ez dago erantzun zuzenik. Hainbat erakundek ariketa hori egitea proposatu digute donostiarroi, eta horretarako irudiko horma jarri dute Egian. Heriotzaz eta hari lotutako prozesuez hausnartzeko. Heriotza. Horretan pentsatzeak ezinegona eta beldurra sentiaraziko digu askotan. Maite duen norbait galdu duenak hutsunea sentituko du, eta negargura ere. Minez betetako gaixotasun kronikoak edo terminalak dituztenentzat, berriz, askapena izan daiteke, sufrimenduaren amaiera. Heriotza. Sentimendu eta pentsamendu ugari sortzen dituen hitza. Heriotza. Bizitzaren parte ere bada.

HITZAkide HITZAkide