Hurrengo Dock of the Bay jaialdia ekainean egingo dute
(Argazkia: Irene Mariscal) Donostiako Dock of the Bay musika dokumentalaren jaialdia ekainaren 7tik 12ra egitea erabaki dute, COVID-19 birusak sortutako pandemia egoera dela eta.
Daten atzerapen honekin, jaialdiaren eredua, ohiko atalak eta aretoko proiekzioak mantendu nahi dira, beraz, aldaketa hau egitea egoki eta beharrezkotzat jotzen da. “Antolakuntzak jaialdiarekin duen konpromisoari eusten dio, baita hiriak horrenbeste maite duen lehiaketari eusteak dakartzan ahalegin guztiei ere, eta asko eskertzen du marka kolaboratzaileen eta erakundeen etengabeko laguntza”, adierazi dute ohar bidez. Antolakuntzak, aldaketek eragindako eragozpenak sentitzen ditu. Jaialdia berme guztiekin ospatu ahal izateko eta zinema leku segurua izan dadin protokolo guztiak ziurtatu nahi ditu.

