Dbiziren geltoki berriak jartzen hasi dira
Donostiako hainbat auzotan Dbizi sistema berriaren geltokiak jarri dituzte. Aste honetan aritu dira BiziSS enpresako langileak instalazioak egiten. Sistema berria abendua hasierarako abian jartzea espero du udalak.
Sistema berria mistoa izango da, bizikleta mekanikoak eta elektrikoak izango dituelako. Lehenik, mekanikoak bakarrik erabili ahal izango dira; 32 geltokitan 237 ibilgailu egongo dira erabilgarri. Datorren urteko otsailean jarriko dituzte elektrikoak.