Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera
Kirol emaitzak

Bera Berak Errusian bilatu beharko du Europako Ligarako txartela

bera-bera-zvezda Bera Bera iazko Europako Ligako kanporaketa batean. (Argazkia: Bera Bera)

Europa Ligako talde faserako sailkapenean, Bera Berak joaneko partida jokatu zuen atzo Zvezda kontra, baina ezin izan zuten kanporaketa erabakita utzi. Are gehiago, partida berdindua izan zen, eta azkeneko momentuan, Errusiako taldea aurretik joanda ere, partida berdintzea lortu zuen Imanol Alvarezen taldeak. Beraz, irabazlea, Errusian erabakiko da.

Saskibaloian, Gipuzkoa Basketek ezin izan zion Unicajari aurre egin. Marcelo Nicolaren taldeak bederatzi partidatatik zortzi galdu ditu, eta kezkagarria da egoera, ez baitiote egoerari buelta ematen. 

Belar Hockeyan, Realak beste berdinketa bat lortu zuen Egararen kontra. Lehenengo zati hobea egin zuten katalanek, baina bigarren zatian Realak aurre hartzea lortu zuen,Veronika Decsyovaren golari esker. Amaierarako hiru minutu besterik falta ez zirenean, Egarak berdinketa lortu zuen.

Futbolean, berriz, Realeko neskek garaipena lortu zuten Zubietan, Sporting Huelvaren kontra, Franssiren gol batekin. Horri esker hirugarren dira ligan. Hamabost egunetan bost partida jokatu ditu Natalia Arroyosen taldeak, eta denak irabaztea lortu du. Sentsazio onekin amaitu du taldeak.

Azkenik, izotz hockeyan, asteburu pozgarria izan da bai neskentzat bai mutilentzat. Neskek 7 eta 1 irabazi zuten Quimeras Valdemoro taldearen kontra eta hirugarren postuan daude. Mutilen partida airean bazen ere, azkenean jokatu zen. Txuri Urdinek garaipena lortu zuen Jacaren kontra, eta une honetan bigarren da ligan.

ESKUBALOIA

Europako Liga, talde faserako sailkapena, joaneko partida

Bera Bera 27 – Zvezda 27

SASKIBALOIA

Gizonezkoen lehen maila, 11. jardunaldia

Unicaja 104– Gipuzkoa Basket 69

FUTBOLA

Emakumezkoen lehen maila, 9. jardunaldia

Reala 1 – Sporting Huelva 0

BELAR HOCKEYA

Emakumezkoen lehen maila, 8. jardunaldia

CD Egara 1 – Reala 1

IZOTZ HOGKEYA

Gizonezkoen lehen maila, 6. jardunaldia

Jaca 3 –  Txuri Urdin 4

Emakumezkoen lehen maila, 8. jardunaldia

Txuri Urdin 7 – Quimeras Valdemoro 1

HITZAkide HITZAkide