Donostia: estatuko hiri garestiena
Donostiako alokairuaren prezioa Espainiar Estatuko altuena da, Fotocasa higiezinen atariaren arabera. Egun, metro karratuak 16,33 euroko prezioa du, eta alokairuaren prezioa %1,2 hazi da azken hilabetean.
Gipuzkoa ere alokairuaren prezio altuena duen herrialdea da estatuan, eta 15,44 euroko prezioa du metro karratuak. Gainera, prezio horrek igoera nabarmena izan du 2019ko urritik hona: %6,9 igo da alokairuaren prezioa Gipuzkoan.
Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako alokairuaren prezioa, batez beste, 13,39 eurokoa da, metro karratuko; %5,4 igo da 2019ko urritik. Nafarroako alokairuko metro karratuak gutxiago balio badu ere (9,74 euro metro karratuko), igoera handiena izan du: %13,8 hazi da 2019ko urritik. Espainiar Estatuko alokairuaren prezioa, batez beste, 10,75 eurokoa da metro karratuko.