Mafaldaren omenezko komiki tailerra egingo dute Okendo kultur etxean
Groseko Okendo kultur etxean Mafalda ezagutu eta marrazteko tailerra egingo dute gaur, 18:00etan, Ainara Azpiazu Axpi marrazkilariaren eskutik. Sei urte baino gehiago dituzten pertsonentzako tailerra da, eta aurrez izena ematea komeni da, liburutegian bertan edo okendoliburutegia@donostia.eus helbidera idatziz.
Irailaren 30ean zendu zen Quino marrazkilari argentinarra: Mafalda komiki sortaren egilea izateagatik zen ezaguna, batez ere. Haren omenez, Okendo kultur etxean Mafaldaren zenbait komiki-bandaz osaturiko erakusketa ikusgai dago.