Gazte Koordinadora Sozialistak manifestazioa egingo du larunbatean
Donostiako Gazte Koordinadora Sozialistak manifestazioa egingo du larunbatean, Burgesiaren zuzeneko diktadura gelditu! lelopean. 18:00etan abiatuko da manifestazioa Bulebarretik. “Askatasun zibil eta politikoak defendatzeko eta langileriaren antolakuntza komunistaren beharra aldarrikatzeko” deitu dute mobilizatzera GKSkoek. “Neurri diziplinario eta polizialak indargabetzea, osasun-baliabide sozialak indartzea, eskubide zibil eta politikoak bermatzea, eta langileriaren antolakuntza komunista hedatzea” dira GKSren aldarrikapen nagusiak, larunbateko manifestaziorako.