Ibai Marin donostiarrak 'Indómitos' single berria argitaratu du
Ibai Marin musikari donostiarrak bere bigarren diskoko single berria argitaratu du plataforma digitaletan: Indómitos. Argitaratu berri duena, oraindik atera ez duen diskoko bigarren singlea da, Viernes Lobo plazaratu baitzuen martxoan. Indómitos-en, Oriol Flores, Harkaitz Bastarrika, Aritz Pardina, Paul San Martin, eta Libana Taboada musikariek hartu dute parte, Mutrikuko AME estudioan grabatu eta nahastu dute Axular Arizmendirekin eta Parisko Basalte Studion masterizatu dute.
Marinek finantzaketa kolektiboko kanpaina bat abiatzea erabaki zuen uztailean, bere bigarren diskoa argitaratu ahal izateko. 4.200 euro behar zituen, eta abuztuaren 15ean iritsi zen kopuru horretara. Donostiarrak ibilide luzea egin zuen Hira taldearekin, bost disko argitaratuta: Nortasuna (2001, IZ Rock), Oztopoak gaindituz (2003, EDG Music), (SIC) (2006, EDG Music), Delay (2011, Maldito Records) eta V HIRA (2015, Elkar). Bestalde, 2018an bere bakarkako lehenengo lana plazaratu zuen: Bidean naiz. Ordutik, askotariko agertokitan eskaini ditu kontzertuak, hala nola, Kutxa Kultur Kluba aretoan, Donostiako Musikaren Egunean eta Bilboko BBK aretoan.