Martuteneko kartzelako artelanak, erakusgai
Martuteneko kartzelako tailerretako artelanekin erakusketa egin dute Loiolako kultur etxean. Astelehenetik ostiralera ikusteko aukera dago, 16:00etatik 20:30era. Zeramika, koloretako ondarrak, lanparak, gurutze-puntua, zur gaineko pintura, birziklatze koadroak, larrua eta olio-pintura daude erakusgai, besteak beste. IRESGIk antolatu du erakusketa.