Lugañenea baserria margotu eta txukundu dute
Martuteneko Lugañenea baserriak kolore zuri eta urdin biziagoak ditu. Donostia Arraun Lagunak kluba egoitza txukuntzen ari da. Martin Berasategi sukaldari eta arraun taldeko sustatzailearen ekimenez, baserria margotu eta txukundu dute. Lanak oraindik erabat bukatu ez badituzte ere, beste kolore bat du Lugañeneak.
Donostiako Udaleko hainbat ordezkarik bisitatu dute baserria azkenaldian, Itziar Eguren presidenteak hedabide honi adierazi dionez. Nekane Arzallus Hirigintza zinegotzia eta Martin Ibabe Kiroletako zinegotzia Arran Lagunaken instalazioak ikusten egon ziren. Reyes Carrere EH Bilduko bozeramaileak ere pasa den astean bisitatu zuen Martuteneko baserria. Bisita guztiak beraiek luzatutako eskaerak izan zirela esan du Egurenek.
Lugañenea baserriaren inguruko erreportajea argitaratu zuen Irutxuloko Hitzak, urria hasieran.