Musika eta Dantza Eskolak kontzertu solidarioa emango du
Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak kontzertu solidarioa eskainiko du bihar Mugarik Gabeko Musikariekin eta Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearekin batera. Ekitaldia 18:00etan hasiko da, eta streaming bidez ikusi eta entzuteko aukera izango da. Donostiakoaz gain, beste hainbat musika eskola eta taldek parte hartuko dute kontzertuan: Guatemalako El Reencuentro kooperatibak, Cabo Verdeko Escola Municipal de Artes Tututak, eta Kurdistango Mirzo Music Centerrek, esaterako.
Siriarako musika-tresnen bilketa ere egingo dute: herritarrek orkestra sinfonikoetan erabiltzen diren instrumentu zaharrak edo horien zatiak eman ahal izango dituzte. Instrumentu horiek Siriako musika ikasleei emango zaizkie, eta dohaintza epea azaroaren 25etik urtarrilaren 29ra izango da. Musika eta Dantza Eskolaren egoitza nagusia (Atotxako Zelaia, 3) arduratuko da instrumentuak biltzeaz.