Palestinari elkartasuna adieraziko diote larunbatean
CAF, jaitsi zaitez apartheidaren trenetik kanpainaren barruan, elkarretaratzea egingo dute larunbatean, Ez gaitezen izan kolonizazioaren konplize. Palestinarekin elkartasuna! lelopean. 12:00etan elkartuko dira Bulebarrean. Kanpainaren parte dira Askapena eta Biladi, besteak beste.
Izan ere, CAF multinazionalak Jerusalemgo Tren Arinaren proiektuan parte hartuko du, eta enpresako langile batzordeak eta beste hainbat eragilek salatu dute proiektu hori legez kanpokoa dela, eta Israeli ahalbidetzen diola okupatutako Palestinako lurraldeak anexionatzen jarraitzea.