Kartzelara bidali dute emakume bat labanaz zauritu zuen gizona

Atzo Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna izan zen. (Argazkia: Joseba Parron San Sebastian) (Argazkia: Joseba Parron San Sebastian)

Martuteneko espetxera bidali dute, epailearen aginduz, herenegun Groseko Iztueta kaleko pentsio batean emakume bati eraso egin zion 52 urteko gizona, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Atxilotutako gizonak bere bikotekideari labanaz eraso egin zion, eta zauriak egin zizkion lepoan.

Atzo Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna izan zen: Donostiako kaleak hartu zituzten emakume ugarik, emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko.