118 koronabirus kasu atzeman dituzte Donostian
Intzidentzia metatua geroz eta baxuagoa da, baina, bide honetatik jarraituz, oraindik aste batzuk beharko ditu hiriak gune gorri izateari uzteko.
Donostiako koronabirus kasuen intzidentzia metatua beheraka ari da, eta tendentzia hori egonkortzen ari dela dirudi. Atzo, zifra hori 726,7koa zen; duela bi egun, berriz, 741,53koa, eta duela hiru 785,57koa. Bide horretatik jarraituz, pare bat astetan, Donostiak gune gorri izateari utzi diezaioke. Baina oraindik denbora beharko du.
Atzo, zehazki, 118 koronabirus kasu atzeman zituzten hirian. Orain arteko joerak erakutsi du kutsatu kopuru handiena asteartetik ostegunera atzematen direla. Hala ere, zifra hori ere geroz eta txikiagoa da.
Kutsatze intzidentzia osasun eremuka
Bidebietako osasun eremuak gune gorri izateari utzi dio. Gainontzekoak, 100.000 biztanleko 500 eta 800 kasuen bitarteko langan daude. Jarraian, bakoitzeko intzidentzia metatua ikus daiteke:
- Gros: 795,25
- Parte Zaharra: 724,69
- Intxaurrondo: 703,06
- Ondarreta: 702,61
- Amara-Erdialdea: 687,66
- Amara Berri: 646,13
- Egia: 642,37
- Altza-Roteta: 564,48
- Loiola: 561,25
- Bidebieta: 483,36
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko zifrak:
- Ondarreta: 29
- Gros: 17
- Amara Berri: 15
- Altza-Roteta: 13
- Amara-Erdialdea: 11
- Parte Zaharra: 8
- Intxaurrondo: 7
- Egia: 7
- Loiola: 6
- Bidebieta: 0