Kresala zinekluba saria, Mane Cisnerosentzat
Kresala zineklubaren saria banatuko dute abenduaren 16an, 19:00etan, Antzoki Zaharrean. Aurtengo edizioan, programatzaileen lana omendu nahi dute, eta horregatik, Mane Cisnerosi emango diote saria. Omenaldia egin eta gero, omenduak aukeratutako filma proiektatuko dute: Mother, I am suffocating. This is my last film about you.
Mane Cisneros FCAT Zinema Afrikarraren Jaialdiaren sortzailea eta zuzendaria da, eta Afrikar Zinemaren Dokumentazio eta Hedapenerako Laborategiaren sortzailea ere bada.